Mikel Urretabizkaia goi mailako entrenatzaile gisa lizentziatu da
FEB-k jakinaraztera eman duen moduan, Bera Bera taldeko Mikel Urretabizkaiak, uztailean Zaragozan egin ziren goi mailako entrenatzaileen proba presentzialak gainditu ditu. Beraz amaierako proiektua aurkeztea eta praktikak egitea besterik ez zaio geratuko goi mailako titulua lortzeko. Zorionak Mikel!
Bitxikeria moduan, promozio berdinean Javi Salgadok ere probak gainditu dituela jakinarazten dugu, Bilbao Basketeko jokalaria eta Gipuzkoa Basketeko jokalari ohia.