Junior eta kadete ligak: BKL, Eskoriatza eta Ordizia liderrak

Junior eta kadete ligak: BKL, Eskoriatza eta Ordizia liderrak

BKL Isurbe da aurtengo denboraldiko lehen liderra gizonezkoen juniorren mailan. Jardunaldiko partidu aipagarriena Zumarragan jokatu zen. CKP kaldereria ISB-k 12 puntuko desabantailari buelta eman zion azken laurdenean (39-27) azkenean 51-53 gailentzeko Goierri Gaestopasi. Mondragon Unibertsitateak, Easo Adarrak, Cafés Aitona Askatuak eta Ama Guadalupekoa Ikasbasketek garaipenarekin ekin zioten denboraldi berriari. Kontsultatu hemen emaitza guztiak.
 
Emakezkoen junior mailan berdintasuna izan zen nagusi lehen jardunaldian. Eskoriatza K.E. izan zen argitasunez gailendu zen talde bakarra eta horregatik da denboraldiko lehen liderra. Gainontzeko bost partiduak 10 puntu baino gutxiagoko diferentziagatik erabaki ziren. Bera Bera, Ostadar, Urbycolan Hondarribia, Inar Optika ISB eta Bera Bera Albistur izan ziren garaipena lortu zuten taldeak. Kontsultatu hemen emaitza guztiak.
 
Emakumezkoen kadete mailan, Ordizia K.E. dugu sailkapenaren lehen tokian. Lehen jardunaldi honetan Goierri Oxycor, Bera Bera, Easo AECC, Cafés Aitonak Askatuak eta Grupo EME Oiarso argitasun handiarekin nagusitu ziren. Zast Zarautz ZKE eta Alkideba Ointxeren arteko partidua oso berdindua izan zen, azkenean garaipena lehenengoentzat izan zelarik 45-42. Kontsultatu hemen emaitza guztiak.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.