Jon Txakartegi, GSF-ko koordinatzaile orokor berria
Jon Txakartegi entrenatzaile donostiarra Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzako koordinatzaile orokor berria izendatu da. 41 urte dauzka eta horietatik asko saskibaloiari eskeinitakoak dira. Talde handietako entrenatzaile izan da, hala nola Hondarribia eta Iraurgi, eta Sito Alonsoren eta Jaume Ponsarnauren laguntzaile ere izan da Gipuzkoa Basketen. Lehengo urtean Baskonia 5+11 taldea entrenatu zuen, LEB zilarreko taldea.
GSF-ak, orain arte kargu horretan egon den Iker Buenori eskerrak eman nahi dizkio, bere dedikazioagatik eta gipuzkoako saskibaloiaren garapenarentzat egindako lanagatik.