Jardunaldiak eman duena.

Jardunaldiak eman duena.

Urriak izan du bere lehen jardunaldia, jokalari askorentzat hirugarrena, eta infantilek ere egin dute euren debuta. Denboraldia martxa hasita dago jada.

Gaur, txikienen lehiaketetatik hasiko dugu kronika, senior mailetaraino iritsi arte.

Urrezko eta zilarrezko infantil mailako neska-mutilak hasi dira lehen saskiratze ofizialak lortzen, eta datorren asteburutik aurrera gauza berbera egingo dute partaidetzako mailetako protagonista ezberdinek.

Kadete mailari dagokionez, emozioz beteriko lehiaketak izango direla argi gelditzen hasi da. Ekiola Ointxe nesketan eta Askatuak Galilea mutiletan, soilik dira momentuz galtzea zer den ez dakiten talde bakarrak urrezko mailan; Zilarrezko mailan Andraitzeko mutilak eta Ordizia Keko eta Ostadar Ako neskak dira lidergoan daudenak.

Urrezko juniorrei dagokienez, mutiletan, Askatuak Hollisek garaipen oso estua lortu zuen Azpeitan (57-58) eta lider bakar moduan gelditu da; nesketan, berriz, Bera Berak, Ordizia Kek eta Atletico Sn Sn-k erakutsi dute hiru talderik indartsuenak direla eta lehia zuzenen aurretik, aldea zabaldu dute sailkapenean.

Azkenik, senior mailei dagokienez, aipatu behar da nola Intxaurrondoko Interrek eta TAKE Orbela Tabernak garaipenak batzen jarraitzen duten, oraingoan Atletico Sn Sn eta Loyola 21 Hoopsen aurka hurrenez hurren eta, beraz, mutilen lehen mailan hiru garaipena batzen duten talde bakarrak dira.  Horrez gain, mutilen bigarren mailan dagoen parekotasuna ere ezin dugu begi bistatik galdu; talde guztiek dakite irabaztea zer den, eta baita galtzea zer den ere. Goi aldeko postuetan mantentzeko borrokak itxura ederra dauka.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.