Jardunaldiaren atarikoa.

Jardunaldiaren atarikoa.

Aste hau ekintzez beterik izan dugu, Batzar Orokorrarekin eta hastear dauden lehiaketen egutegien zozketa eginda, denborarik galdu gabe, hemen dugu jada gure lurraldeko lehiaketen hirugarren jardunaldia.

Datorren asteburu honetarako patuak ez du nahi izan partidarik galdu gabe dauden taldeen arteko lehiarik ikustea, eta beraz, talde hauei irabazten segi eta porroten markagailua hutsean mantenduta, euren multzoetan agintzen jarraitzeko aukera eman nahi izan die.

Badago, hala ere, salbuespen bat. Mutilen zilarrezko kadete mailan, orain arte bere partidak erraz irabazi dituen Andraitz KE, liga 2-0ko balantze positiboarekin hasi duen Ordizia KE izango du aurkari. Eta maila honetan, oraindik porrotik ezagutu ez duen beste taldeak, EASO Basket Belkoainek, ere partida oso zaila izango du, Saski Axularren kontra jokatu beharko baitu.

Jada martxan dauden lehiaketei, asteburu honetan urrezko eta zilarrezko infantil mailak batuko zaizkie, bai mutiletan eta baita nesketan ere. Beraz, gure txikienetako batzuk lehiatzen hasiko dira baita ere asteburu honetan.

Bagoaz, gutxika-gutxika, denboraldi hasiera honetako etapak atzean uzten.

 

JARDUNALDIKO PARTIDA

Mutilen zilarrezko kadete maila

Andraitz KE – Ordizia KE

Larunbata // 16:00etan // Bikuña kiroldegia (Legazpi)

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.