Jardunaldiko kronika.

Jardunaldiko kronika.

Inauteriak tarteko, otsailari karteldegi mehe xamarrarekin esan diogu agur.

Jokatu diren partidetatik, adibidez, Senior mutilen Lehen Mailan Atletico SN SN-k eskuratutako garaipena Intxaurrondoko Inter-en kantxan (69-75) aipatuko genuke, Inter de Mitentek garaipen bat gehiago badauka ere, lehen postuaren borrokan jarraitzea ahalbidetzen diolako. Antzerako zerbait pasatzen da mutilen Bigarren Mailan, Arri BKL Biruin liderrak Loyola 21 Hoops-en kontra 66-77 galdu eta gero, emozioa handitu egin baita sailkapenean.

Senior nesketan, aipatu beharra dago Graficas Juaristi ZKE-k Intxaurrondoko Interren aurka 74 eta 42ko emaitzarekin eskuratutako garaipena, EASOrekin daukan borrokan, bizi-bizirik mantentzen lagunduko diolako.

Errendimenduzko junior mailan, nesketan, bigarren postuaren borrokan, Ostadarrek BKL Esparruren aurka lortutako garaipena (64-52) ezin aipatu gabe utzi; kadetetan ez zen lehiaketarik egon asteburuan.

Amaitzeko, esan, infantil mailan, errendimenduzko fase berrien lehen jardunaldia osorik bizi ahal izan genuela, eta ikusi genuena ikusita, lehiaketa oso interesgarria biziko dela aurreikus daiteke.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.