Jardunaldiko atarikoa

Jardunaldiko atarikoa

Martxoaren hasierarekin saskibaloia berriz ere Gipuzkoako kantxetako protagonista bihurtuko dugu, probintzia guztian zehar interes puntuak sortuz eta partidez betetako jardunaldi batekin.

Gaurkoan infantil mailatik hasiko gara. Errendimenduan, neskek bigarren jardunaldia izango dute jokoan, eta mutiletan ere aurrera egingo dute euren lehian ia gauzak pixka bat argitzen hasten diren. Modu honetara, orain arte indartsuen agertu den EASO Cromovak, gelditzen zaizkion partidetatik tranpatzat har daitekeen partida horietako bati egin beharko dio aurre Larramendi Ateltico SN SN hirugarren sailkatuaren kontra.

Partaidetzako kadeteek bigarren fasean aurrera doaz, oraindik ere lehen pausoak emanez. Errendimenduan partida bat aipatu beharra dago batez ere: EASO Panko Performance (5-1) – EFIK ISB (6-0), lidergoa jokoan egongo baita.

Junior mailari dagokionez, errendimenduko nesketan, Goierri Uz Baleikek Lasartera egin beharreko bisita da aipagarria, momentu oso onean aurkitzen den eta bigarren postuaren bilan borrokan jarraitu nahi duen Ostadar SKT A-ren kontra jokatzeko. Mutiletan, sailkapeneko lau lehenen arteko beste bataila bat biziko dugu asteburuan, lehen postua nork hartuko, nahiz eta oraingoan, ez den jokatuko beraien arteko partidarik.

Senior mailarekin amaituko dugu. Nesketan jardunaldi oso interesgarria daukagu aurretik, batez ere Graficas Juaristi ZAST-entzat. Izan ere, zarauztarrek bi partida jokatuko dute asteburuan, eta lehen postua izango dute jokoan, lehen partidan eurekin sailkapenean parekatuta dagoen EASOren aurka jokatuko dutelako, eta bigarrenean Goierri Ayma hirugarren sailkatuaren aurka jokatuko dutelako. Biak irabaziz gero, lehen postua bakarka eskuratu eta gainera, hirugarrenarekiko behintzat, zuloa zabaltzeko aukera izango dute. Eta mutiletan, beste zita garrantzitsu bat: STL Azkune (15-3) – Inter de Mitente (16-2) liderraren kontra.

 

Jardunaldiko partida

Nesken Senior Lehen Maila

Gráficas Juaristi ZAST vs EASO

Larunbata // 20.30 // Aritzbatalde Kiroldegia – Zarautz

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.