Jardunaldia: Hasi da liga bost kategoriatan
Gipuzkoako lehenengo ligak hasi dira saskibaloiaz kargatutako jardunaldiak egon diren astebukaera honetan . Errotaundi Okindegia ISB da gizonezkoen lehen mailako lehen liderra Oiartzungo Saskilagunak nagusitasunez garaitu ostean (88-46). Eraikitze prozesuan dauden talde asko dagoelarik oraindik, diferentzia handiko emaitzak egon diren astebukaera izan da. Horren erakusle da emaitzarik juxtuena egon den neurketa Hernani eta Bosteko Irauliren artekoa izan zela, lehenengoek 10 puntuko diferentziaz gailendu zirelarik (54-44). Donosti Dolphins izan zen etxetik kanpo irabaztea lortu zuen talde bakarra, Ordizian, (60-81).
Gizonezkoen bigarren mailan, Añorgak lidertza eskuratu zuen jeitsi berri den DKS baten aurka eta bere kantxan gainera (61-90). Emakumezkoen juniorretan, Zast Zarautz da lidergoan 100 puntuak gainditu ostean Goierri Uz Baleike taldearen aurka. Emozioa ere egon zen Atletico Anie-Tecnun taldeak eskuratu zuen garaipenean Bera Bera Albisturren aurka (50-53) eta baita Ostadar eta Easo Universidad de Deusto taldeen arteko neurketan, donostiarrak gailendu ziren 34-38.
Kadeteen kategoriatan, Saski Axular da lehen liderra gizonezkoetan Cafes Aitona Askatuak Bidaiak taldearen aurka lortutako garaipenari esker. Jardunaldiko leia zirraragarrienean, Zast Zarautz taldeak BKL Murumendi azken minutuetan garaitu zuen (71-68), nahiz eta beasaindarrak azken unean aurretik ere jartzea lortu zuten 67-68. Emakumezkoen ligako lidertza Goierri Oxykor taldearentzat da, bere defentsa sendoari esker Easo Araxes garaitu zuelarik. Astebukaerako neurketa estuenean, Hondarribia Ikasbasket taldeak saria eskuratu zuen Alkideba-Ointxe taldearen aurkako leia estu eta gogorrean (29-26).
Kontsultatu hemen kategoria bakoitzeko emaitzak:
Gizonezkoen 1. maila
Gizonezkoen 2. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen kadeteak
Emakumezkoen kadeteak