Jardunaldiko atarikoa.

Jardunaldiko atarikoa.

Senior mailetan oso jardunaldi interesgarria datorkigu. Besteak beste, Emakumezkoen lehen mailan, lehen lau sailkatuen arteko lehia zuzenak izango ditugu; Gizonezkoen lehen mailan, Inter de Mitente liderrak oso partida zaila izango du Donosti Dolphins laugarren sailkatuaren kantxan; eta Gizonezkoen bigarren mailan, goi mailako neurketa SaskiAxular (16-1) eta Arri BKL Biruin (15-2) protagonista direla.

Errendimenduzko juniorretan BKL Murumendik lider doan Ama Guadalupekoari irabazi eta lidergoaren borrokan berriz ere sartzeko kapaz den erakutsi beharko du asteburu honetan. Partaidetzan, TAKE Berazubi –  Avia Eibar Saskibaloia Junior erakargarri bat daukagu, biak ala biak lau garaipenekin berdinduta eta porrotik ezagutzen ez dutela.

Kadeteei dagokienez, errendimenduan, liderrak sendo ageri dira eta honenbestez partaidetzako multzoei emango diegu bistadizoa. Mutilen bigarren multzoan Atletico Sn Sn Urkitzak orain arte galdu ez duen Goierri Aluminios Alemani (5-0) irabazi eta lidertza eskuratu nahiko du. Nesken lehen multzoan lehen postuan dauden bi taldeen arteko lehia: Aloña Mendi – Ordizia. Nesken bigarren multzoan lau talde daude 3-1eko balantzearekin berdinduta eta hauetako bi elkarren aurka arituko dira: Sebal ISB – Carrocerias Amute Hondarribia. Hirugarren multzoan ere lider nor geldituko borroka ikusiko dugu, Goierri UGLE eta Eskoriatza KE porrota ezagutzen ez dutela iritsiko baitira elkarren aurkako lehiara.

Amaitzeko, aipatu nahiko genuke Infantil Haundi Partaidetzan jokatuko den Ostadar Haundi eta SaskiAxular Uliaren arteko partida, porrota ezagutzen ez duen talde bakarra utziko baitu berau amaitutakoan.

 

Jardunaldiko partida

Mutilen Senior Bigarren Maila

SaskiAxular vs Arri BKL Biruin

Larunbata – 20:00tan – Pio Baroja kiroldegia

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.