Fernando Garzonen hitzaldia

Fernando Garzonen hitzaldia

Federazio honek arbitraje-lana hobeto ezagutzea, berarengana hurbiltzea eta probatzea helburu duten ekimenen artean, datorren asteartean, martxoak 29, 19:00etatik aurrera Kirol Etxean, Atano 3 aretoan, Fernando Garzon hizlari izango dugu.

Fernando Euskadiko Saskibaloi Federazioko arbitroen arduradun teknikoa da, eta, besteak beste, epaile instruktorea eta FIBA ordezkari teknikoa.

“Arbitraje-prestakuntza hainbat mailatan”

Hitzaldia “Arbitraje-prestakuntza hainbat mailatan” izenburupean egingo da, eta arbitroa batek zein arlotan lan egin behar duen ezagutzera bideratuta dago. Arbitrajearen munduan lehen urratsak ematen ari direnei zein estamentuan aurrera egin eta hazi nahi duten esperientzia handiagoko arbitroei prestakuntza eta ezagutzak eskatzen zaizkien ulertzea.

Sarrera librea da eta gure arbitro guztiak eta arbitroen prestakuntza ezagutu eta hobeto ulertu nahi duten guztiak Fernando entzutera hurbiltzera animatzen ditugu.

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.