Jardunaldiaren atarikoa.

Jardunaldiaren atarikoa.

Martxoarekin heltzearekin batera, kirol kurtsoaren fase erabakigarri batean murgilduko gara. Lehiaketetako bigarren faseak aurrera egin du eta taldeek dagoeneko erakutsi dituzte euren helburuak zeintzuk izan daitezkeen.

Asteburua partiduz beteta datorkigu, eta hauek izango dira aipagarrienetako batzuk hauek izan daitezke:

Juniorrekin hasita. Mutilen errendimenduzko A1 multzoan, goi mailako partidua: EASO Basket Andatza vs Alter Consulting ISB,  bien artean garaipen bakarreko aldea dagoela. A-2 multzoan era, Askatuak Hollis (6-0) eta EASO Basket Igeldoren (4-2) artekoak zer esana eman dezake.

Kadeteetara salto eginez, partaidetzako lehiaketetan jarriko dugu arreta.  Mutilen lehen multzoan, orain arte partidurik galdu ez duen Goierri Inmobiliaria Etxarrik Ordizia bigarren sailkatuaren kantxa bisitatuko du; bigarren multzoan, Oiarso SKT 07k, honek ere partidurik galdu gabe, bere uberan dagoen Iragaz ISBren kantxan jokatuko du. Nesketan, lehen multzoko lider den Goizper Group BKEk jardunaldi bikoitza izango du (Eskoriatza eta Internacional Intxa); eta bigarren multzoan Axular taldeen arteko derbya jokatuko da, biak ala biak, sailkapenean berdinduta eta 6 eta 0ko balantzearekin iritsiko direlarik.

Eta amaitzeko, haur mailan, bi neurketa oso interesgarri aurkituko ditugu. Urrezko nesketan, lidergoa jokoan, EASO Basket Irulea eta Lantz Taberna ISB aurrez-aurre. Beste horrenbeste gertatuko da mutiletan, EASO Basket Farmacia Felipe IV eta Antigua Luberri KE Urdinek elkarren kontra jokatuko duten partiduan.

 

JARDUNALDIKO PARTIDUA

Partaidetzako kadete neskak (A-2)

Saski Axular Ulia vs Saski Axular Igeldo

Igandea // 10:00ean // Benta Berri Kiroldegia (Donostia)

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.