Jardunaldiko atarikoa.

Jardunaldiko atarikoa.

Asteburuko karteldegia partidaz goraino daukagu, baina gaurkoan normalean arreta gutxiago jasotzen ditugun mailei begi bat bota nahiko genioke.

Senior mutilen bigarren mailarekin hasiko gara. Bertan, goiko postuetan dauden bi taldeen arteko norgehiagoka biziko dugu: Arri BKL Biruin Goierri Modelos Ezgubaren kontra. Irabazleak, orain arte geldiezin agertzen den SaskiAxularri presioa sartzen jarraituko du. Hirugarren mailan, EASOk, Zurrut SK-k eta Mondragon Unibertsitatea B-k lidergoan mantentzen ahaleginduko dira. Emakumezkoen senior bigarren mailan berriz, Erroibide Urbycolanek irteera zail bati egin beharko dio aurre, Drunkat Hoops-en kantxan jokatu baitu, eta hainbat talde egongo dira gainera, irundarren hutsaren zain.

Junior mailan, batez ere Errendimenduzko nesken mailari jarri behar gara so, izan ere, goi mailako bi partida jokatuko dira eta horregatik izendatu ditugu jardunaldiko partida gisa. Batetik, BKL Esparruk (4-1) ZAST Zarautzen (4-0) sendotasuna kolokan jartzea bilatuko du; bestetik, Goierri Uz Baleikek (5-1) galdu ez duen beste talde bat izango du aurrean: Ostadar (4-0). Errendimenduzko mutiletan beheko postuetan partida garrantzitsu bat jokatuko da: Antigua Luberrik eta Bergara Soralucek denboraldiko lehen garaipena bilatuko dute Benta Berrin. Hauetaz gainera, Mutilen partaidetzan partida erakargarri bat ere aurkituko dugu bigarren multzoan: Atletico SN SN Larrun (3-0) Astigarragako Mundarroren (2-0) aurka.

Kadete Partaidetzan nesken multzoei buruz hitz egingo dugu oraingoan, bigarren multzoan partida oso interesgarri bat dagoelako, Bergara Soraluce KE eta Bera Bera Ibaetaren artean; gainontzeko multzoetan talde guztiek bilatuko dute liderrek euren bolada onari agur esatea. Amaitu baino lehen Infantil Haundi mailari ere begiratua eman nahiko genioke. Bi jardunaldi jokatu dira orain arte eta nesketako multzo ezberdinetan Ama Guadalupekoa Hondarribiak, SaskiAxular Uliak, Easo Urgullek eta SaskiAxular Igeldok betetzen dute lehen postua; mutiletan, berriz, Ordizia Lacturalek, Take Gorrik, Antigua Luberri KE 08k eta Ama Guadalupekoa Hondarribiak. Guztiek bilatuko dute asteburu honetan ere euren postuak sendotzea.

Jardunaldiko Partidak

Errendimenduzko Junior Neskak

Azaroak 12, larunbata

Goierri Uz Baleike – Ostadar SKT A

12:15 (Aldiri Kiroldegia, Urretxu)

BKL Esparru – ZAST Zarautz

12:30 (Antzizar kiroldegia, Beasain)

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.