Jardunaldiko kronika.
Bigarren lehiaketa asteburua eta gure ligetako batzuetan, dagoeneko bigarren jardunaldia jokatu dute; beste batzuek, ordea, pasa den larunbatean hasi ziren; eta oraindik badaude liga batzuk 21-22 denboraldia hasteko euren momentua itxaroten ari direnak.
Dagoeneko ikusten hasi gara zein talde diren goiko postuengatik borrokan ibili nahi dutenak, euren arteko partidak iritsi ez badira ere. Oraingoz, normala den moduan, hainbat taldek irabazi dituzte jokatutako partida guztiak, baina notiziarik onena da planifikatuta zeuden partida guztiak jokatu ahal izan direla.
Pasa den asteburuan errendimenduzko junior neskak hasi ziren lehian. Gutxika-gutxika bagoaz karteldegia eta Gipuzkoako kiroldegietako kantxak betetzen.