Egin da Federazioko urteko Batzar Orokorra.

Egin da Federazioko urteko Batzar Orokorra.

Atzo arratsaldean, astelehena, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko Batzar Orokorra egin zen Kirol Etxean.

Ainhoa Ibarburu presidentea eta Jon Txakartegi koordinatzaile orokorra buru, batzarrak ohiko garapena izan zuen. Bertan lehiaketa sistemak onartu ziren, baita oinarri espezifikoak ere, protokolo berriak… bertaratu ziren epaileen batzordeko kide eta klubeko ordezkariekin eztabaida sanoan, ikuspuntu ezberdinak elkarbanatuz. Amaieran, egutegiaren zozketa era egin zen.

Presidenteak batzarraren amaiera aprobetxatu nahi izan zuen pandemian murgilduta daramatzagun 18 hilabetetan guztiek egin duten lan ikaragarria eskertu eta txalotzeko. Espero dugu, aurten planifikatuta partida guztiak jokatu ahal izatea.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.