Iraurgi, Luberri, Ostadar eta Oiarso emakumezkoen lehenengo mailako lauko finalera

Iraurgi, Luberri, Ostadar eta Oiarso emakumezkoen lehenengo mailako lauko finalera

Grupo EME Oiarso taldeak ezustekoa eman zuen emakumezkoen lehenengo mailako final laurdenetan eta etxetik kanpo gailentzea lortu zuen bakarra izan zen. Atletico San Sebastian taldearen kantxan egin zuen 37-49 izan zelarik azken markagailua bigarren laurden bikain baten ostean (7-18ko partziala). Gainontzeko kanporaketetan logika nagusitu zen; Txintxu Gozotegiak ez zion aukerarik eman TAKE taldeari (79-39), Antigua Luberrik azken laurdenean erabaki zuen neurketa Cafes Aitona Askatuak on baten aurka (65-55) eta, leiarik berdinduenean, Ostadar gailendu zen Añorga Saskibaloiaren aurka (51-45) atsedenaldiaren osteko susperraldiari esker (34-21eko partziala). Lau garaileek lauko finala jokatuko dute. 

Gizonezkoen lehen mailan begirada guztiak zeuden beheko aldera zuzenduak. Alde Zaharra taldeak maila galdurik duela dagoeneko, DKS, TAKE Orbela Taberna eta Cafes Aitona Askatuak taldeek ezin izan zuten garaipena eskuratu maila mantentzeko play offerako sailkatzeko (Bosteko Irauli, Atletico San Sebastian eta Donosti Dolphins taldeen aurka galdu zuten). Gauzak horrela, tolosarren eta Askatuak taldearen arteko azken jardunaldiko leia erabakigarria izango da. 

Gizonezkoen juniorretako liderrak, Easo Adarrak, asko sufritu behar izan zuen Zaher Kaldereria ISB taldea garaitzeko (58-53), azken unera arte erabaki ez zen leian. Emakumezkoen kadeteetan, Easo AECC taldea, Grupo EME Oiarsoren kantxan gailendu zen (42-68), beraz, donostiarrek liga lehen postuan amaituko dute 21 garaipenekin, Cafes Aitona Askatuak taldearen garaipen berdinekin. Gizonezkoen kadeteetan, Erroibide Irun, Easo 04 Mendaur eta Zast Zarautz taldeek, bigarren garaipena eskuratu zuten eta multzo bakoitzeko lehen postuan daude. 

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak:
Emakumezkoen 1. Maila
Gizonezkoen 1. Maila
Emakumezkoen 2. Maila
Gizonezkoen 2. Maila
Gizonezkoen 3. Maila
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.