Hamar egun baino gutxiago geratzen dira: hauexek txapeldunaren hitzak

Hamar egun baino gutxiago geratzen dira: hauexek txapeldunaren hitzak

Hamar egun baino gutxiago besterik geratzen ez direlarik denboraldia hasteko, Asier Bidegainekin hitz egin dugu, Txapeldunak diren Donosti Dolphins taldeko entrenatzailearekin. Lehengo urteko gizonezkoen lehen mailako lauko finaleko txapeldunen entrenatzaileak bere taldea txapelketara nola iristen den azaldu digu, helburu altuak ezartzen ditu eta hiruko marraren distantziaren aldaketak, saskibaloi erakargarriago bat erakarriko duela uste du. (Argazkiak: Luis Garcia)

– Zer moduz doa aurredenboraldia? Taldea mantendu duzue edo aldaketa handiak egon dira?

– Aurre denboraldia ondo dijoa. Pixkanaka pixkanaka hasi gara eta horaindik jende asko falta zaigu. Gure kasuan Klub txiki bat garenez beste urteetan gurekin jokatu duten lagunak etortzen dira esku bat botatzera  eta horrela beintzat entrenamendu sailak hobeto eramaten ditugu. Hilabete hasieran talde osoarekin kontatuko dugu. Talde erdia joan zaigu gutxi gora behera, kanpora ikastera, lanagatik… Baina beti bezala azkenean jendea animatu egiten da eta etorri diren jokalariekin gustora gaude.

– Lehengo urteko 4ko finala irabazi ostean, zer helburu dituzue aurtengo denboraldirako?

– Lehengo urtean ez genuen espero irabaztea baino azkeneak jokalariak arretarekin entzun eta denok batera hobetu genuen, baita ni ere. Aurten berriro ere irabazi nahi dugu noski baina zaila dela badakigu, oso talde honak daude eta orokorki dagoen maila ona da.

– Hiruko marraren distantzia 6,75 metrora aldatzeak zertan eragin dezakeela uste duzu? Zer moduz ari dira moldatzen zure jokalariak?

– Pertsonalki ondo iruditzen zait distantzia eguneraztatzea, ba zen garaia.  Zenbat eta atzerago hiruko marra espazio geiago saskira joateko eta baloiaren mugimendurako. 24 segundutan jokatzea baita ere gustatuko litzaidake maila honetan zeren guztientzako hobea dela iruditzen zait. Partiduaren erritmorako, jokalariek erabaki azkarrak artu ditzaten eta baita ere entrenatzaileentzako, gehiago pentsatu beharko genukeelako.

– Zure entrenatzaile ikuspegitik, zer talde mota ikusi nahi duzu kantxan? F4 an berriro egoteko gakoa zein dela uste duzu?

– Entrenatzaile bezala nire filosofia amoldatzearena izango litzateke. Talde azkarra baldin badaukazu korrika egiteko aprobetxatu behar da, altua bada aukera honak edukitzeko saski ondoan. Pistan ikusi nahiko nukeen taldea, eboluzionatzen duen talde bat izango litzateke, ezezagunak zituen gauza teknikoak eta taktikoak ikasten dituena eta gauza hauek etorkizunean erabili ahalko lituzkeenak. Erregionalen 1go mailan gaude baina orokorrean formaziorako taldeak izaten jarraitzen dugu, izan ere, erretiratzen garenera arte ikasten jarraituko dugulako. Final Fourrera bueltatzeko giltza hau izango litzateke, ikastea. Ikasten baldin badugu hobetu egingo dugu talde bezala, indibidualki. Dena badakigula pentsatzen badugu bertan behera geldituko gara, ez dugulako ezerrez ikasiko.

– Zein da ligan jokatzeko gehien gustatzen zaizun pista?

– Azpeitia asko gustantzen zait, kanpo ederra daukate. Zarautzekoa baita ere, txikia da baino ingurumena asko atsegin dut baita ere. Eta gero Tolosa, Mondragon (aruten ez goaz, zorionak igotzeagatik)… Eta donostikoak Bera beran gustoko dut jokatzea. Azkenik Gaskan.

– Atletico San Sebastian bixitatuz hasten duzue liga. Nola ikusten duzu?

– Atletiko San Sebastian talde hona izan da beti. Nazionaleko ligan jokatzen duten jokalariak dauzkate baina nire taldean konfidantza daukat eta oso lasai nago. Denboraldiko lehen partida da eta liga osoa gelditzen da, pena ematen dit lehenengo partida han izatea baina bueno, irabazteko gogoarekin gaude.

Eskerrik asko Asier eta zorte on talde guztiei!

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.