
800 jokalari baino gehiago Easo Koparen XII. edizioan
Easo Koparen XII. edizioa hastear da. Gaurtik hasita eta igandera arte, 65 taldeko 800 jokalarik 165 partidu baino gehiago jokatuko dituzte infantil, kadete eta junior mailetan. Saskibaloiaren festa handia izango da eta zorte ona opa diegu bai antolatzaileei eta baita partaide guztiei ere.
Egutegia eta informazio gehiago Easoren webgunean: www.easosb.com.