Gizonezkoen lehen maila: Lidergoa elkarbanatzen zutenen arteko norgehiagoka Donosti Dolphinsentzat

Gizonezkoen lehen maila: Lidergoa elkarbanatzen zutenen arteko norgehiagoka Donosti Dolphinsentzat

Aloña Mendik, Astigarragako Mundarrok eta Donosti Dolphinsek jarraitzen dute lidergoa elkarbanatzen gizonezkoen lehen mailan. Hiru taldeek euren partiduetan garaipena besterik ez dute ezagutzen, lehen esan bezala donostiarrek Errotaundi Okindegia ISB Azpeitian (58-71) garaitu duen jardunaldiaren ostean. 

Bi taldeak inork garaitu ezinik iritsi ziren zitara. Etxekoak nagusitu ziren lehen laurdenean (16-8), baino Dolphinsek euren joko erasokorra baliatuz markagailua irauli zuten (27-33, atsedenaldian). Atsedenaldiaren ostean, ihazko txapeldunek erritmo altuari eutsi zioten, 42 puntu sartu zituztelarik bigarren zatian euren hirugarren garaipena ziurtatuz.

Dolphinsek lidergoa Aloña Mendi eta Astigarragako Mundarrorekin partekatzen dute. Lehenengoek ez zuten hutsik egin Alde Zaharraren aurka Oñatin (79-50) eta bigarrengoek garaipena lortu zuten beti zaila izaten den Santo Tomas Azkuneren kantxan. Etxekoek abantaila zutela iritsi zen partidua azken laurdenera, baina 8-16 ko azken partzialak neurketa erabaki zuen (58-61).

Berdintasun handieneko neurketa jardunaldi hontan Hernanin bizi zen. DKS-k garaipena lortu zuen 50-52 defentsak nagusitu ziren norgehiagoka gogor baten ostean. Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitzak eta sailkapena.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.