Aurretikoa, 3. astea: Gizonezkoen kadeteen txanda

Aurretikoa, 3. astea: Gizonezkoen kadeteen txanda

2018/2019 denboraldiko bigarren astebukaeran hasiko da gizonezkoen kadeteen errendimenduko liga. Atletico San Sebastian eta Iragaz ISB izango dira ligari hasiera emango dioten taldeak, larunbatean Aieten (10.45). Hiruko marra 6.75 metrotan egoteak eta baloijabetzaren denbora murritzagoa izateak, joko erakargarriagoa eta dinamikoagoa erakarriko duela dirudi kategoria honetan. Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegiak. (Argazkia: Luis Garcia).

Emakumezkoen seniorretako ligen hasiera falta delarik bakarrik, liga hauen egutegiak aste honetan argitaratu zirelarik, gizonezkoen lehen mailak gaur arratsaldean Oñatin liderra den Aloña Mendi eta azkena den Alde Zaharraren arteko norgehiagoka biziko du. Astigarragako Mundarro beste garaipen bat lortzen saiatuko da oraindik galdu ez duen denboraldi honetan, kasu honetan Santo Tomasen aurka, bitartean, bihar 16.00etan Azpeitian, Errotaundi Okindegia ISB eta Donosti Dolphins jardungo dira nor baino nor bi taldeek oraindik porrota ezagutzen ez dutelarik. Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegiak.

Gizonezkoen juniorren mailan ere, oraindik garaitu gabeko bi taldeen arteko partida egongo da. Liderra den BKL Usurbek, Easo Adarra bixitatuko du igandean 10.00etan Bidebietan. Oraindik garaitu gabeko beste bi taldeek, Mondragon Unibertsitateak eta Cafes Aitona Askatuak, hain zuzen ere, Atletico San Sebastian Larrun eta Zast Zarautz jasoko dituzte hurrenez hurren. Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegiak.

Emakumezkoen juniorretan, Eskoriatzak Bera Bera jasoko du (igandea 12.00, Benta Berri), kasu honetan ere bi taldeek porrota ezagutzen ez dutelarik. Urbycolan Hondarribiak, jokatutako partida guztiak irabazi dituenak ere, Bera Bera Albistur jasoko du etxean. Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegiak.

Lidegoa partekatzen duten taldeen arteko azken norgehiagoka, emakumezkoen kadete mailan aurki dezakegu. Grupo EME Oiarso SKT eta Cafes Aitona Askatuak nor baino nor arituko dira Don Boscon (larunbata, 12.30). Sailkapenaren goiko aldean, Bera Bera eta Easo AECCren artekoa nabarmendu dezakegu. Baita Zast Zarautz eta Easo Alquileres Donostiren artekoa, eta azkenik liderra den Ordizia eta Bera Bera Manteoren artekoa. Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegiak.

Euskal Ligak
Astebukaerak, euskal ligen bigarren jardunaldia ekarriko digu. Kasu honetan, gure lurraldeko taldeen arteko derbiak ez dira egongo, lehen jardunaldian emandako maila bikaina mantentzen saiatuko direnak. Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegiak.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.