#EUSKNAF18: Gipuzkoa txapeldun izatetik pausu batera

#EUSKNAF18: Gipuzkoa txapeldun izatetik pausu batera

Gipuzkoako selekzioak Euskadiko eta Nafarroako txapelketak irabaztetik pausu batera geratu dira astebukaera honetan jokatu diren txapelketetan Oliten eta Balmasedan infantil eta kadete mailetan. Lau finalaurdenetan garaitu ostean, Bizkaiak irabazi ditu gaur arratsaldean jokatu diren lau finalak.

Partidu bakoitza istorio desberdin bat izan da eta emakumezkoen infantiletan izan da Gipuzkoak garaipena gertuen eduki duen partidua. Nahiz eta atsedenaldiko 28-16 markagailuak finala erabakita zegoela iruditu, Oraitz Garciaren neskek hirugarren laurden borobil bat burutu dute. Defentsa, erritmoa, intentsitatea, jarrera ona, jokoa, … 4-17 ko partzialak Gipuzkoarrak aurretik jarri ditu dena airean zegoelarik azken minutuetarako.

Azken laurdena oso berdindua egon da, markagailuan aldaketak uneoro egon direlarik. June Carmonaren saskiratze bikain batek eta hurrengo jokaldiko berreskurapenak gureak aurretik jarri ditu (39-42). Partiduko azken uneak intentsitate handikoak izan dira, eta azkenean Bizkaiak eskuratu du garaipena puntu bakar bategatik, 47-46. (Kontsultatu hemen finaleko estatistikak).

Gizonezkoen infantilen mailan, Gipuzkoa leian sartua egon da momentuoro. bizkaia faboritoa izan arren, finalaurdenetan eman zuen erakustaldiaren ostean. Yon Gonzalezen mutilak maila onean aritu dira hasieratikl bukaerara, laurden guztiak leiatuz (75-63). Arerioek errebotean nagusitasun handia eduki arren,  gureek oso saskibaloi oneko momentuak eduki dituzte, eta orokorrean oso txapelketa duina egin dute. (Kontsultatu hemen finaleko estatistikak).

Berdintasuna izan da nagusi emakumezkoen kadeteen finalean (50-59). Lehen laurdenean gureak aurretik egon arren (10-9), Gipuzkoa gertu egon da momentuoro markagailuan. Bizkaiak abantaila txikia lortu du laugarren laurdena hasterakoan (47-41, 32.min) eta azken minututan abantaila hori gestionatzen jakin du. Ander Otaegirenek bukaerara arte borrokatu dute baina oraingo honetan, ezin izan dute Arabaren aurka bezela, markagailua irauli. (Kontsultatu hemen finaleko estatistikak).

Gure gizonezkoen kadeteek ere gauza berdina egin dute, nahiz eta hirugarren laurdeneko erdialderako finala maldan gora zegoen. Bizkaiarentzat nagusitasuna argia izan den hasiera baten ostean, Jon Mendiluzenek partidua ia berdintzea lortu dute partidua atsedenaldira iristear zenerako (30-31, 18.min), baina hor jarraian sartutako bi hirukok abantaila eman diote Bizkaiari (33-39 atsedenaldian). Abantailak handiagotuz joan dira ia hogei puntukoa izatera iritsi arte. Gipuzkoak ordea, oso jarrera ona erakutsi du inoiz errenditzen ez den talde bat dela ezagutzera emanez, eta azken laurdena irabaztea lortu du (63-71, bukaeran). (Kontsultatu hemen finaleko estatistikak).

Gipuzkoak beraz, lau final jokatu ditu 2018ko Euskadi eta Nafarroako lehen txapelketa hauetan. Zorionak lau taldeei!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.