Euskal Federazioko hauteskundeak

Euskal Federazioko hauteskundeak

Gaur, urtarrilaren 7an osteguna, Kirol Etxean, Euskal Saskibaloi Federazioaren Batzarrerako ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak egin dira.

Kirol Klub eta Elkarteen, Teknikarien eta Epaileen estamentuen botoa eman da; Kirolarientzat, berriz, ez da inolako botaziorik egin, Ane Valenziaga Aizpuruaren hautagaitza izan baita aurkeztu den bakarra.

Hurrengo egunetan, Euskal Federazioaren bidez, azken emaitzen berri emango da.

Iruzkin bat idatzi