ESKOLA KIROLA BUELTAN DA!

ESKOLA KIROLA BUELTAN DA!

Gure saskibaloiak berri onak jaso ditu gaur, izan ere Eusko Jaurlaritzak, LABIren batzorde teknikoak egindako iradokizunak jarraituta, Eskola Kirola berriz martxan jartzea erabaki baitu.

Beraz, asteazkenetik aurrera eskola kiroleko entrenamenduak baimenduko dira, beti ere 6 pertsonetako taldetan entrenatzeko araudia errespetatuz eta aldagelak erabiltzeko aukerarik gabe.

Jarraian, LABIK berria ofizialki argitaratzeko erabili duen testuaren zatia:

“3. Neurri murriztaile hauen modulazioa Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gutxiago duten herrietan soilik:

—Eskola-kirola berrekiteko baimena ematea, soilik entrenamenduetan. Entrenamendu horiek gehienez ere sei pertsonako taldetan antolatu beharko dira, osaera aldatu gabe, eta aldagelak ezin izango dira erabili.

(…) LABIren Batzorde Teknikoak uste du tokiko ezohiko alarma-egoeraren adierazlea 500/100.000 biztanletan kokatzea esku-hartze selektiboa ahalbidetzen duen neurri eraginkorra dela, beharrezkoa den lekuetan. Era berean, herritarren kontzientziazioa eta prebentzio-ekintza oro har indartzen laguntzen du.

Gustatzen zaigun kirola adin eta maila guztietan bueltan izan dadin aurrerapauso handia, beraz.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.