Euskadiko selekzioak: infantilak finaletik pausu batera geratu ziren
Kadete eta infantil kategoriako Euskadiko selekzioek Espainiako txapelketak jokatu dituzte Huelvan, eta bertan emandako maila benetan bikaina izan da, batez ere emakumezkoen selekzioen kasuetan. Emakumezkoen infantilen selekzioak finalaurrekoak jokatu zituen, eta kadeteen selekzioak seigarren postu bikain batean amaitu zuen txapelketa. Gizonezkoen kadeteen selekzioak zortzigarren postua eskuratu zuen eta infantilen gizonezkoena, maila igotzetik gertu geratu zen promozio kategorian hirugarren sailkatuz. Guzti hau, 15 jokalari gipuzkoarrekin.
Emakumezkoen infantilen selekzioa final handia jokatzetik pausu batera geratu zen. Lehen fase bikain baten ostean, Andalucia (68-61), Valentzia (63-53) eta Aragoi (50-54) gainditu ostean eta Kanariar irlen aurka (55-53) galdu ostean; Laura Garciaren neskek hiru punturengatik bakarrik galdu zuten Madrileko komunitatearen aurkako finalaurreko estuan, azken unean erabaki zena (56-59). Hirugarren posturako leian, Valentzia 49-71 inposatu zen. Dara Azcona, Nora Perez eta Ines Irazustabarrena Easo taldeko jokalariak arrakasta handi honen partaide izan ziren.
Emakumezkoen kadeteen selekzioa, Ordizia KE taldeko Arene Echeverria, Elene Sarasola eta Paula Elzaurdi bertan zeudela, finalaurrekoetara sailkatzeko oso gertu egon zen. A multzoan hirugarren sailkatu zen, bigarren sailkatuaren, Valentziaren, garaipen kopuru berdinarekin. Euskadik txapelketa bi porrotekin hasi zuen Catalunya (52-79) eta Valentziaren (72-59) aurka, baino ez zuen amorerik eman eta Madrid (62-48) eta Galizia (44-65) gainditu zituen. Bostgarren posturako leian, Joseba Lizarralderen (Iraurgi) neskek, galdu egin zuten oso neurketa orekatuan Gaztela eta Leongo selekzioaren aurka (53-59).
Gizonezkoen kadeteetan, Mikel Odriozola donostiarrak zuzendutako selekzioak oso multzo indartsuarekin egin zuen topo, eta ez zuen garaipenik eskuratu nahiz eta neurketa guztiak borrokatu; Madrilen aurka (51-64), Valentziaren aurka (64-52), Andaluziaren aurka (66-62) eta Galiziaren aurka (73-71) galdu zuen, baino emaitzak ikusita, neurketa guztietan eduki zuen irabazteko aukera. Zortzigarren posturako leian, Kantabria gainditu zuen 61-74. Easo taldeko Jon Larrea, Iñigo Anduaga eta Eñaut Buiza, Ordiziako Julen Zufiria eta TAKE Tolosako Beñat Etxeberria izan ziren gipuzkoaren ordezkariak txapelketan.
Easoko Iñigo Etxezarretak eta Miguel Azurmendik, Ordiziako Markel Lasak eta TAKE Tolosako Aitzol Etxeberriak igoera gertu eduki zuten gizonezkoen infantilen selekzioarekin. Euskadik multzotako fase sendoa burutu zuen Melilla (49-57), Gaztela Mantxa (61-56) eta Ceuta (56-5) gaindituz, eta Galizia sendoaren aurka bakarrik galduz (81-47). Igoerarako finalaurrekoetan, Iñaki Landetarenek lehen laurdeneko 11-18ko kontrako partziala ordaindu zuten eta azkenean 55-68 galdu zuten.
Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik, lau selekzioak zoriondu nahi ditugu egindako esfortzuagatik eta hain esperientzia berezia bizitzeagatik. ZORIONAK NESKA-MUTILAK!!