Emakumezkoen seniorren final laurdenak bihar jokatuko dira neurketa batera

Emakumezkoen seniorren final laurdenak bihar jokatuko dira neurketa batera

Emakumezkoen seniorren kategoriako final laurdenak bihar, larunbata, jokatuko dira neurketa batera. Lau kanporaketa, lauko finala sari gisa edukiko dutenak. Galdu gabe dagoen Txintxu Gozotegia ISB eta TAKE taldeek ekingo diote leiari Azpeitian. Arratsaldean, Cafes Aitona Askatuak taldeak Antigua Luberri bixitatuko du, eta gauza bera egingo du Añorgak Ostadarrekin. Atletico San Sebastian taldeak Oiarso jasoko du lauko finalerako lau sailkatuak zeintzuk diren jakiteko. 

Gizonezkoen seniorren mailan lehen lau sailkatuak lauko finalerako sailkatuak daudelarik, interes guztia orain sailkapenaren beheko aldean zentratzen da. Cafes Aitona Askatuak taldeak sorpresa eman nahiko du Donosti Dolphins taldearen aurka, eta horrela mailan mantentzeko play offean sartzeko aukerak eduki.  Galdu ezkero, TAKE Orbela Tabernak, Bosteko Irauliri egingo dion bixitan ez garaitzea behar du. DKS taldeak bestetik, liderraren aurka garaipen bat bilatuko du, Atletico San Sebastian, horrela play off hortan postu bat ziurtatzeko. 

Gizonezkoen juniorretan, liderrak, Easo Adarrak, azterketa zaila edukiko du laugarren sailkatua jasoz, CPK Kaldereria ISB. Emakumezkoen kadeteetan, Cafes Aitona Askatuak taldeak, Easo AECC berdintzeko aukera dauka lidergoan Eskoriatza garaitzen badu etxean. Gizonezkoen kadeteetan, Ordiziak Erroibide Irun jasoko du, BKL Murumendik Easo 04 Mendaur eta Zarautz ZKE taldeak Cafes Aitona Urola. 

Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegi guztiak:
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.