Easo eta Ointxe taldeek Espainiako juniorren txapelketak jokatuko dituzte igandetik aurrera

Easo eta Ointxe taldeek Espainiako juniorren txapelketak jokatuko dituzte igandetik aurrera

Igande hontan hasiko dira Espainiako kluben txapelketak junior mailan. Ilusioz betetako hitzordua non Easo Begitek eta Electro Alavesa Araski Ointxe taldeek gizonezkoen eta emakumezkoen txapelketetan parte hartuko duten urrenez urren.  

Easo Begitek, Zaragozan jokatuko den gizonezkoen txapelketako H multzoan egongo da. Peñas Huesca (igandea 16.30), Sanchez eta Murcia Albacete (astelehena 14.00) eta ABQ Calahorra (asteartea, 14.00) izango dira Iosu Alberdik zuzendutako taldearen aurkariak. Multzo hortako txapelduna final zortzirenetara pasako da. 

Electro Alavesa Araski Ointxe taldea Avilesera joango da Cerdanyola (igandea, 10.30), Aradeva Tenerife (astelehena, 11.30) eta Valencia Basket (asteartea, 9.30) taldeen aurka neurtzeko B multzoan.  Multzoko lehen hiru sailkatuak final zortzirenetara pasako dira, izan ere beraien ligetako lehen sailkatuak baitira multzo hortako lau taldeak.  

Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik zorterik onena opa diegu bi taldeei erronka honetan.

Kontsultatu hemen bi txapelketetako ordutegi osoak:
Gizonezkoak
Emakumezkoak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.