Easo Lorea Gourmet eta Easo Raviolina taldeek garaipen bat lortu zuten Espainiako txapelketetan
Easo Lorea Gourmet eta Easo Raviolina taldeek amaiera eman diote haien denboraldi bikainei, infantilen Espainiako emakumezkoen eta gizonezkoen txapelketak jokatuz. Bi taldeek eskuratu zuten garaipen bana eta nahiz eta multzoetako fasea ez gainditu, maila bikainean aritu dira biak ala bia (Argazkiak: Easo SBT).
Marinen, Guren Intxaurrondo eta Miguel Gallegoren jokalariek, Espainiako txapelketetan garaipen bat eskuratzearen poza bigarren jardunaldian eskuratu zuten. Easo Lorea Gourmet taldeak 50-54 gainditu zuen Tenerife Central. Talde donostiarrak bikain hasi zuen leia, defentsa bikain batekin eta markagailuan abantailak eskuratuz (6-18, 10.min). Kanariarrek atsedenaldia baino lehen markagailua irauli zuten (28-27), baino Easoren erantzuna atsedenalditik bueltan etorri zen, eta berriro gainetik jarri zen Eider Mugika eta Nerea Rodriguezen puntuei esker, 27 bien artean, eta lan kolektiboari esker. Neurketa berdindua iritsi zen azken minutuetara, eta hor donostiarrek garaipena eskuratu zuten.
Ez zuten aukerarik eduki beste bi neurketatan, zeinetan Easok, CAB Estepona (50-74) eta San Blas Alicante (50-65) taldeen aurka galdu zuen. Hiru taldeen arteko berdinketak gureak kanpoan utzi zituen.
Lugon, Xabi Zubimendi eta Joseba Ramirezen taldeak garaipenaren saria hirugarren neurketan eskuratu zuen, Centro Asturiano Oviedo taldearen aurka leia zirraragarri batean azken minutuetan erabaki zena (77-87). Lehen zati sendo baten ostean donostiarren aldetik (33-40), Oviedoren erantzuna etorri zen eta aurretik jarri zen (59-54). Momentu hartan izan zen Easo Raviolina taldeak bere saskibaloi onena jokatu zuen momentua. 18-33ko partzial batek azken hamar minutu bikainetan garaipena eman zien donostiarrei. Aipamen berezia Jon Larreari, 31 puntu, 17 errebote eta 34ko balorazioa lortu zuena.
Talde donostiarra garaipenetik oso gertu egon zen txapelketako estreinaldian ere, 71-70 galdu zuen Bahia San Agustinen aurka. Bigarren neurketan, Basque Coruña nabarmen izan zen hobea eta 68-89 inposatu zen.
Esperientzia bikaina bi taldeentzat, denboraldi bikain bati amaiera txalogarria emateko. ZORIONAK!