Bera Bera, Ointxe, Ordizia eta TAKE taldeek Euskal ligetako 2.multzoan jokatuko dute
Astebukaeran lauko finalak jokatu zituzten lau talde gipuzkoarrek hurrengo fasea Euskal ligetako 2. multzoan jokatuko dute. Emakumezkoen juniorretako Bera Bera taldeak eta gizonezkoen kadeteen Redline Mekanika TAKE taldeak finalerako txartela lortu zuten, baino La Salle eta Bilbao Basketen aurka galdu zuten, maila handiko bi arerio.
Casillan, Araberriren aurka finalaurrekoetan garaipen bikaina (67-60) lortu eta ordu gutxietara, tolosarrek lehen laurden ikusgarri batean erritmoa aguantatzea lortu zuten 28-22 etxekoen alde. Bilbao basket saskiratze erritmoa mantentzeko gai izan zen bigarren laurdenean eta atsedenaldira 20 puntuko diferentzia irauliezinarekin joan zen, TAKE taldeak aurreko eguneko esfortzua ordaindu zuen.
Manteon bestetik, Bera Bera finalaurreko leiatu batean nagusitu zitzaion Araski taldeari (54-45), azken laurdenean erabaki zen neurketan. Norgehiagoka erabakigarrian, La Salle lauko finaleko dominatzaile nagusi gisa agertu zen. Talde bilbotarrak lehen laurden ikaragarria jokatu zuen defentsa sendoa eta eraso azkarrak baliatuz (9-29), norgehiagoka erabakita utziz (bukaeran 32-78).
Mondragon Unibertsitatea Ointxe (gizonezkoen juniorrak) eta Ordizia (emakumezkoen kadeteak) finalaurrekoetatik ez ziren pasa La Salle eta Askartzaren aurka. Neurketa berdindu batean, arrasatearrek aukerak eduki zituzten amaierara arte, baino azkenean 64-54 galdu zuten. Hasiera on baten ostean, ordiziarrek txakalaldia eduki zuten bigarren laurdenean eta horrek leia erabakita utzi zuen (48-32).
Horrela geratzen dira euskal liga desberdinetako multzoak: