Finalez beteriko asteburua!!

Finalez beteriko asteburua!!

Denboraldi amaiera bertan da, baina hala ere, jardunaldi erakargarriak izango ditugu oraindik, eta beraietan txapeldun berriak ezagutzeko aukera edukiko dugu.

Besteak beste, asteburu honetan partidetan partida garrantzitsuena biziko dugu Gizonezkoen Senior Lehen Mailan. Patuak hala erabakita, azken jardunaldian, orain arte partidarik galdu ez duten bi taldeek jokatuko dute elkarren kontra. STL Azkunek eta Donosti Dolphinsek, partida bakar batean, liga titulua izango dute jokoan.

Nesken lehiaketei dagokienez ere azken jardunaldi erabakigarria izango da hau eta Lehen Mailan Antigua Luberri A-k eta Ostadarrek jokatuko dute finala; bigarren maila, berriz, Graficas Juaristi ZKE-k eta Astigarraga Mundarrok borrokatuko dute txapeldun amaitzea bilatuz. Horretaz gainera, Gizonezkoen Bigarren mailan EASOk eta Antigua Luberrik jokatuko dute tituluaren bila; Hirugarren mailan, berriz, finala jokatuko dutenak Ama Guadalupekoa Ikasbasket eta Arri BKL Biruin izango dira.

Eta gainera, Emakumezkoen Junior et Kadete mailetan Lauko Finaletako finalerdien itzulerako partidak jokatuko dira asteon. Errendimenduzko kadete mutiletan eta Partaidetzako juniorretan, bien bitartean, liga erregularreko partidak jokatuko dira.

Goza dezagun denboraldiaren azken urratsez eta zorte on talde guztiei!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.