Easo Basket, 3×3 U17ko garaile

Easo Basket, 3×3 U17ko garaile

Hondarribia Gipuzkoako oinarrizko saskibaloiaren epizentro bilakatu zen joan den larunbatean, U17 mailako 3×3 Txapelketari esker. Lehiaketa jardunaldi bizi baten ostean, Easo Basketek bi kategorietako txapelak jantzi zituen.

Goizean emakumezkoen txapelketaren txanda izan zen. Maila handiko partiden ostean, Easo Basket taldeak lortu zuen garaipena, eta Ordiziak sailkapeneko bigarren postua eskuratu zuen txapelketa bikaina osatuz.

Arratsaldean mutilen txapelketarekin jarraitu zuen kirol ekintzak. Oso lehiatua izan zen azken fasean, Easo Basketek goizeko arrakasta errepikatu zuen kategoria honetan ere txapeldun geratuz. Bigarren postua Antigua Luberrirentzat izan zen, maila bikainean lehiatu ostean txapeldunordearen titulua eskuratuz.

Emaitza hauekin, Hondarribiak amaiera bikaina eman dio 3×3 u17 saskibaloi jardunaldiari.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.