
2026 FINALEN FINALA ZARAUTZ-EN
Zarautzek Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren “Finalen Finala” txapelketaren 2026ko edizioa hartuko du larunbat honetan.
Txapelketa larunbat honetan, maiatzaren 16an, jokatuko da Aritzbatalde Kiroldegian eta Zarautz Gipuzkoako saskibaloiaren erdigune bihurtuko da egun osoan zehar.
“Finalen Finala” txapelketan Kadete, Junior eta Senior kategorietako ligetako finalak jokatzen dira, Gipuzkoako kategori bakoitzako talde onenak bilduz maila handiko eta giro apartako jardunaldi batean.
Lehiaketa goizeko 09:30ean hasiko da Kadete Nesken Errendimenduko finalarekin, eta honako ordutegia izango du:
Txapelketaren ordutegia
09:30 – Kadete Nesken Errendimendua
Bera Bera – ZAST Attack
11:30 – Kadete Mutilen Errendimendua
Ordizia – EASO Basket Karting Irun
13:30 – Junior Nesken Errendimendua
Bera Bera Indabe Elektrizitatea – ZAST Kuraye ZKE
16:00 – Junior Mutilen Errendimendua
Hondarribia Ikasbasket – ZAST&Furious
18:00 – Senior Nesken 1. Maila
Kruce Ointxe – EASO Basket En Clave de Sol
20:00 – Senior Mutilen 1. Maila
Ordizia KE – Loyola 21 Hoops
