Minibasketeko #EUSKNAF19; ikuskizuna bihar hasiko da

Minibasketeko #EUSKNAF19; ikuskizuna bihar hasiko da

Iritsi da momentu handia. Gipuzkoako minibasketeko selekzioek denboraldiko momentu berezietako bati ekingo diote astebukaera hontan, Euskadi eta Nafarroako txapelketak. Horrelako txapelketa bat lehenengo aldiz jokatuko dute gure 24 jokalariek, beraz, ahaztezina izango den esperientzia izango da. Guztira hamar klubetako jokalariak daude gure lurraldea ordezkatuko duten bi selekzioetan. 

Hitzordua Ordiziako Majori kiroldegian da. Klubarentzat, Ordizia saskibaloiarentzat, oso berezia izango da, izan ere bere 50. urteurrena ari da ospartzen. Mikel Ormaetxearen mutilek emango diote hasiera txapelketari latunbatean 10.00etan, Bizkaiaren aurkako finalaurrekoan. Arerio berdina edukiko dute Susana Rodriguezen neskek 12.00etan. Bi selekzioek bilatuko dute igandeko finalerako txartela. 16.00etan izango da gizonezkoena eta 18.00etan emakumezkoenarekin itxiko da neska-mutiko, entrenatzaile eta familientzat oso berezia izango den astebukaera. AUPA NESKA-MUTILAK!! 

Hauexek dira txapelketetako ordutegiak eta parekatzeak:

FINALAURREKOAK, ABENDUAK 28
10.00: Gipuzkoa-Bizkaia (mutilak)
12.00: Gipuzkoa-Bizkaia (neskak)
16.00: Araba-Nafarroa (mutilak)
18.00: Araba-Nafarroa (neskak)

FIANALAK, ABENDUAK 29
10.00: 3-4 postua (mutilak)
12.00: 3-4 postua (neskak)
16.00: Mutilen finala
18.00: Nesken finala

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.