Jardunaldiak eman duena.
Ondo irabazitako oporrak hartuko ditugu Aste Santuen aitzakian hurrengo egunetan, baina lehenago pasa den asteburuan Gipuzkoako kantxetan bizitako jardunaldiaren berri emango dugu.
Besteak beste, hainbat lehiaketetan fase amaierak bizi izan ditugulako. Adibidez, Gizonezkoen senior hirugarren mailan. Modelos Modelberri (16-2) eta Yesilan Kurkubi Lezo (18-0) izan dira lehen eta bigarren multzoetako jaun eta jabe. Lehen eta bigarren mailan oporren bueltan amaituko dute euren faseekin. Emakumezko lehiaketei dagokienez, jardunaldiko partiduan, EASO basket En Clave de Solek 68 eta 60 irabazi zion Atletico Sn Snri eta A1 mailako liderra dugu, bakarka oraingoan.
Errendimenduzko juniorretan EASO Basket Andatzako eta Askatuak Holliseko mutilek lehen postuan amaitu dute A1 eta A2 multzoetan; nesken lehiaketei dagokienez, EASO Basket Plagamania eta Atletico SN SN izan dira postu hori bete duten taldeak.
Errendimenduzko kadeteei dagokienez, ZAST Kurayek eta Ordiziak ez dute porrotik ezagutu nesketan, mutiletan Betieder Andraitz eta ZAST & Furious izan dira garaile A1 eta A2 multzoetan.
Eta amaitzeko haur maila. Errendimenduko lehiaketetako bigarren faseak oporren ostean izango du jarraipena, baina geldialdira aginte mailarekin zein heltzen den esateko aprobetxatuko dugu: Urrezko mailan EASO Basket Farmacia Felipe IV (8-0) eta EASO Basket Irulea (8-0) mutil eta nesketan hurrenez hurren; eta zilarrezko mailari dagokionez, mutiletan SaskiAxular (6-1), eta nesketan Bera Bera (5-1) eta Ordizia Lacturale (5-0).