Jardunaldia: Ordiziak jarraitzen du gizonezkoen kadeteetan sailkapenaren buruan

Jardunaldia: Ordiziak jarraitzen du gizonezkoen kadeteetan sailkapenaren buruan

Santo Tomas Azkune eta Donosti Dolphins taldeek menperatzen dute gizonezkoen lehen maila jardunaldi hontan lehengo urteko txapelduna, Atletico (73-53), eta zuzeneko arerio bat, Errotaundi Okindegia ISB (69-59), gainditu ostean. TAKE Orbela Tabernak, kolidertzan zegoenak, Bosteko Irauliren aurka galdu zuen (57-64), garaipen honekin azken hauek sailkapenaren buruko postuen leian sartu da. Emakumezkoen lehen mailan, Ostadarrek, TAKE gainditu zuen 62-48 sailkapenaren aurrekaldeko leian. Ez zen ezustekorik egon eta gainontzeko koliderrek (Zast Neskak, Antigua Luberrik eta Atletico San Sebastianek) bostgarren garaipena eskuratu zuten. 

Cafes Aitona Robota taldeak, porrotik jaso gabe jarraitzen du gizonezkoen juniorretan BKL Usurberen kantxan irabazi ostean (40-62). Emakumezkoen juniorretan, Torrealday Asesores Hondarribiak irabazi zuen koliderren arteko leian, Zast Zarautz gainditu ostean 54-75. Jardunaldiko leia berdinduenean, Grupo Eme Oiarsok azken unean gainditu zuen Bera Bera (51-52). 

Ordiziak agintzen du gizonezkoen kadeteetan sendotasunez. Hori bai, Aloña Mendiren aurka sufritu behar izan zuen (67-73), ezustekoa ematetik oso gertu geratu zena. Emakumezkoen kadeteetan, hamaikatik hamaika Easo Lorea Gourmet taldearentzat, Cafes Aitona Askatuak Urumea gainditu zuena. Goierri Oxykor, Atletico San Sebastian Andatza gainditu zuena dago bigarren hamar garaipenekin. 

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak (argazkia: BKL):
Gizonezkoen 1. maila
Emakumezkoen 1. maila
Gizonezkoen 2. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen 3. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak
Euskal Ligak

Iruzkin bat idatzi