Jardunaldia: Goierri Gaestopas taldeak Easo Adarra liderra gainditu zuen gizonezkoen juniorretan

Jardunaldia: Goierri Gaestopas taldeak Easo Adarra liderra gainditu zuen gizonezkoen juniorretan

Ez dago porrotik ezagutzen ez duen talderik gizonezkoen juniorretan, Goierri Gaestopas taldeak Easo Adarra taldearen jardun bikainari amaiera eman zion, 16 jardunalditan 16 garaipen lortu ostean. Urretxuarrak 73-63 inposatu ziren, hirugarren laurden bikain batekin (23-13). Garaipen honekin lidergotik 2 garaipenera kokatu dira sailkapenean, astebukaerak utzi digun emaitza aipagarrienetakoa izan denean.

Emakumezkoen kadeteetan, sailkapenaren goikaldean beste leia bat zegoen, Cafes Aitona Askatuak taldeak, Bera Bera taldearen kantxan zuen azterketa gainditu zuen 49-55 irabaziz. Emaitza honekin donostiarrak sailkapenaren buruan jarraitzen dute Goierri Oxykor eta Easo AECC taldeekin batera; hiru taldeek dute 15-2ko balantzea. 

Bera Bera Albistur taldeak eman zuen ezustekoa emakumezkoen juniorretan. Ordura arte lidergoan bakarrik zegoen Easo Bankoa garaitu zuen 52-40. Emaitza honek sailkapenaren burua gori gorian jarri du, lau talde garaipen batera daudelarik. Ordiziak BKL Murumendi taldea garaitu zuen gizonezkoen kadeteetan hirugarren posturako zegoen leian (57-49).

Senior mailatan, Txintxu Gozotegia ISB taldea garaiezin mantentzen da Antigua Luberri garaitu ostean (56-39) emakumezkoen lehen mailan. Añorga Saskibaloia taldearen garaipena da deigarria, zazpigarrena, bostgarren sailkatuaren aurka, Cafes Aitona Askatuak taldea; emaitza 55-45 izan zen. Gizonezkoen lehen mailan, bestetik, beheko aldea gori gorian dago. Azken postuan berdinduak dauden 3 taldetik bik, DKS eta TAKE Orbela Taberna taldeek, garaipenak eskuratu zituzten Oiartzungo Saskilagunak (63-53) eta Hernani (60-53) taldeen aurka urrenez urren. Kolidertzan diren bi taldeek, Atletico San Sebastian eta Mekalki Aloña Mendi taldeek, garaipenak eskuratu zituzten. 

Kontsultatu hemen kategoria bakoitzeko emaitzak:
Emakumezkoen 1. Maila
Gizonezkoen 1. Maila
Emakumezkoen 2. Maila
Gizonezkoen 2. Maila
Gizonezkoen 3. Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.