Jardunaldia: BKL taldeak Ostadar gainditu zuen jardunaldiko neurketa politenetakoan emakumezkoen kadeteetan

Jardunaldia: BKL taldeak Ostadar gainditu zuen jardunaldiko neurketa politenetakoan emakumezkoen kadeteetan

TAKE da lehen liderra emakumezkoen lehen mailan, lehenenego jardunaldia bizi izan duen kategoria. Tolosarrak 80 puntutaraino iritsi ziren Eskoriatza gainditzeko. Antigua Luberri Ostadar, Zastt Neskak, Grupo Eme Oiarso eta Ordizia taldeek ere beraien lehen garaipena eskuratu zuten. 

Ez da garaiezinezko talderik geratzen gizonezkoen lehen mailan. Santo Tomas Azkune da lider berria TAKE Orbela Taberna gainditu ostean, jardunaldi hontara arte, trataezin egon dena. Sailkapenaren goiko aldea puri purian dago, TAKE eta Santo Tomas taldeez gain, Errotaundi Okindegia ISB, CD Internacional eta Donosti Dolphins taldeek ere launa garaipen dituzte.

Gizonezkoen juniorretan, Ama Guadalupekoa Ikasbasket taldeak irabazi zuen Erroibide Irun taldearen aurkako leia 53-56, eta sailkapenaren gorenean dago lautik lau eskuratu ostean. Bitartean, emakumezkoen juniorretan, lau kolider mantentzen dira garaiezin bost jardunaldietan. Grupo Eme Oiarso eta Typo 90 Askatuak taldeak izan ziren zailtasun handienak eduki zituztenak, baina leiak aurrera ateratzea lortu zuten Bera Bera Albistur (41-53) eta Easo Universidad de Deusto (62-45) taldeen aurka. 

Gizonezkoen kadeteetako liderrak, Saski Axularrek, zeukan guztia eman behar izan zuen Easo Raviolina gainditzeko (51-44). Ordizia dago hauekin batera lidertzan, bostetik bost lortuta, Erroibide Irun taldearen aurkako leia bikain batean garaipena eskuratu ostean  (69-66). Denen ustetan astebukaerako leia ikusgarriena izango zenak ez zuen hutsik egin. BKL Esparruk, Ostadar gainditu zuen bihotzeko arazoak dituztenentzat egokia izan ez zen amaieran (53-54), azken laurdenean zazpi puntuko desabantaila irauliz. Beasaindarrak daude kolidertzan Easo Lorea Gourmet taldearekin batera, Atletico San Sebastian Andatzaren pistan irabazi ostean (38-53).

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak:
Emakumezkoen 1. maila
Gizonezkoen 1. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen 2. maila
Gizonezkoen 3. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak
Euskal Ligak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.