Jardunaldi aurretikoak: emakumezkoen lehen mailaren hasiera

Jardunaldi aurretikoak: emakumezkoen lehen mailaren hasiera

Saskibaloia bueltan da gipuzkoako ligetara atsedenaldiko jardunaldiaren ostean, eta emakumezkoen lehenengo mailaren estreinaldiarekin dator. Lehenengo jardunaldia larunbatean 16.00etan hasiko da hiru neurketekin: orain arteko txapelduna, Antigua Luberri taldeak, C.D.Internacional jasoko du; igo berria den AZ Casa de la Rioja taldeak Ostadar SKT bixitatuko du eta Ordizia eta Añorga Majorin neurtuko dira. Guztira sei neurketa egongo dira larunbatean, espektakulua ziurtaturik dago!

Gizonezkoen lehen mailan, bostgarren jardunaldia goren gorenean leia batekin dator. Santo Tomas, sailkapeneko bigarrenak, TAKE Orbela Taberna liderra jasoko du, oraindik galdu ez duena. Gaur arratsaldean izango da hori 20.00etan. Gizonezkoen juniorretan, Erroibide eta Ama Guadalupekoa Ikasbasket taldeak Azken Portun neurtuko dira (igandea 10.00etan) lidertza jokoan jarriko duen neurketan. Bitartean, emakumezkoen juniorretan, Torrealday Asesores Hondarribia, Typo 90 Askatuak Russell eta Grupo EME Oiarso taldeek, Zast Zarautz sailkapenaren lehenengo postuan harrapatzea edukiko dute helburu, izan ere honek BKL Txindoki gainditu zuen aurreratutako neurketan. 

Emakumezkoen kadeteetako hirutik bi kolider, Ostadar eta BKL Esparru, elkar arituko dira larunbata hontan Lasarten (9.30); bitartean, Easo Lorea Gourmet taldea, garaiezin izaten saiatuko da Atletico San Sebastian Andatza taldearen kantxan. Gizonezkoen kadeteetan, Erroibide Irun (4-0) taldeak Ordizia bixitatuko du (3-1) jardunaldiko leia erakargarrienetako batean. Saski Axular taldeak, garaiezin dagoena ere, Easo Raviolina (2-2) jasoko du.

Kontsultatu hemen jardunaldiko leia guztiak, gizonezkoen hirugarren maila ere hasiko den astebukaeran: 
Emakumezkoen 1. maila
Gizonezkoen 1. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen 2. maila
Gizonezkoen 3. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak
Euskal Ligak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.