Europako bi txapeldun Zarautzen: luxuzko clinic-a larunbatan

Europako bi txapeldun Zarautzen: luxuzko clinic-a larunbatan

Europako bi txapeldun Zarautzen. ZAST ZKE taldeak eta Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzak elkarlanean luxuzko clinic-a antolatu dute uztailaren 6an; Jaume Ponsarnau eta Miguel Mendez izango dira hizlariak, edo gauza bera dena, Eurocupeko gizonezkoen txapelduna eta emakumezkoen Euroligako txapelduna. Jardunaldia 10:30etan hasiko da Aritzbatalden eta entrenatzaileentzat dago zuzendua. Izen emateko beharrezkoa da esteka hontan sartu eta inprimakia betetzea. Prezioa 10 eurotakoa da. 

Jaume Ponsarnauk, Valencia Basketeko entrenatzaileak eta GBC taldeko entrenatzaile ohiak, irekiko du clinic-a, “Spacing-a” eta “Pick and Roll-a” (erasoan eta defentsan) izango dituelarik mintzagaiak. Miguel Mendezek, UMMC Ekaterinburg-eko entrenatzaileak, 12.15 hartuko dio txanda, eta gaia “entrenamenduko denbora hobekuntza. Entrenamendu barneratua ” izango da. 16.30etan, Ponsarnauk emango dio amaiera ekitaldiari mahai inguru batekin gipuzkoako beste entrenatzaile batzuekin “entrenatzailearen bidea”- ren inguruan hitz eginez.

Aukera ezinhobea gure entrenatzaileak hezten jarraitzeko goi mailako bi entrenatzaileren eskutik, europa mailan aski ezagunak direnak gainera. Ez ezazu aukera hau pasatzen utzi! 

Iruzkin bat idatzi