2019ko Altsasuko kanpusak itxiera eman dio ekitaldiari
Altsasuko kanpusak itxiera eman zion aurtengo ekitaldiari ostegunean. Berrogei haur inguruko bi txandek gozatu zuten gehien gustatzen zaienaz, saskibaloiaz, giro ezinhobean. Entrenamenduez gain, aktibitate dibertigarri askoz osaturiko ekitaldia izan da, zeinetan gaztetxoek egun ahaztezinak bizi dituzten.
Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik eskerrak eman nahi dizkiegu haur guztiei, entrenatzaileei eta familiei kanpusean parte hartzeagatik.
Datorren urtera arte!