Zuzendaritza Batzordean aho batez onartutako akordioa
Jakinarazi nahi dizuegu GSFko Zuzendaritza Batzordeak aho batez hartu zuen erabakia, joan den asteartean, 2020-10-27an, egindako bileran.
Zuzendaritza Batzordeak honako erabaki hau hartu du aho batez:
Joan den ostiralean hartutako erabakia berrestea, hau da, urriaren 25eko eta azaroaren 1eko jardunaldiak etetea eta urriaren 26ko 36/2020 Dekretua, EHAAn argitaratua, ikusita, halaber, 2020ko azaroaren 8ko jardunaldia etetea erabaki da, eta gainerako jardunaldiak mugarik gabe atzeratuko dira Eusko Jaurlaritzaren beste komunikatu bat egon arte, bertan murrizketak bertan behera uzteko eta lehiaketei berrekiteko baimena izan dezagun, edo Zuzendaritza Batzordearen hurrengo bilera batean berriro lehiatzea adosten den arte.