Zortzi gipuzkoar erreginaren kopan

Zortzi gipuzkoar erreginaren kopan

Astebukaera hontan Gasteizen jokatu den erreginaren kopak jokalari gipuzkoarren ordezkaritza nabaria eduki du. Guztira zortzi jokalari egon ziren, horietako seik minutuak jokatu zituztelarik neurketetan (argazkia: Luis Garcia).

Irene Murua eta Izar Bedia izan ziren Araskiren deialdiko kideak, final laurdenetan erori zena Cadi La Seu (60-66) taldearen aurka. IDK Gipuzkoa taldean, sei jokalari gipuzkoarrek jokatu zituzten final laurdenak Gernikaren aurka, bizkaitarrak gailendu zirelarik 83-70. Ohikoak diren Onintza Aduriz, Lara Gonzalez, Maria Eraunzetamurgil, Sara Iparragirre eta Iulene Olabarria jokalariei, Ane Esnal gehitu zitzaien, 17 urtekoa, txapelketan estreinatzeko aukera eduki zuena. Gonzalez izan zen Azu Muguruzaren taldeko jokalari onenetakoa, zazpi puntu, bi errebote, bi asistentzia eta hamarreko balorazioarekin. 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.