Zilarrezko LEB ligako kopa Azpeitian izango da
Berri onak. Iraurgik eman du berria, Espainiako Saskibaloi Federakuntzak Azpeitia izendatu du zilarrezko LEB ligako kopako egoitza. Finala abenduaren 28an jokatuko da eta bertan mendebaldeko eta ekialdeko konferentziatako liderrak arituko dira: Juaristi ISB eta Basque Girona.
Sekulako neurketa, eta zaletu gipuzkoarrak azpeitiako kiroldegian gozatu ahalko duena; gainera urrezko itxiera emango zaio honekin Iñaki Jimenez-en agindutara aritzen diren jokalariek egiten ari diren denboraldi hasiera bikainari, 11 neurketatik, 9 garaipen eskuratuz. Girona, bestetik, ekialdeko koferentziako burua da, eta 9-2ko balantzea dauka ere; bere taldean dago Albert Sabat, ACB ligan jokatu duen joko antolatzailea, eta taldearen lehendakaria Marc Gasol da.
ZORIONAK IRAURGI!!