Udako kanpusaren beste edizio arrakastatsu bat
Hiru aste, eta kanpuseko hiru txanda. Modu honetara abiarazi da uztaila gurean. Goierri klubaren, Urretxuko Udalaren eta Santa Barbarako Aterpetxearen ezinbesteko laguntza eta inplikazioarekin, 2010 eta 2012 artean jaiotako 100 haurrek baino gehiagok, saskibaloiz eta batez ere ondo pasatzeko gogoarekin bete den kanpusean parte hartzeko aukera izan dute.
Uztailaren 3an eman zieten hasiera esperientziari txikienek (16 mutil eta 12 neska), eta hurrengo bi asteetan 12 eta 13 urte bitarteko neska-mutilen txanda izan zen, 31 mutilek eta 47 neskek parte hartu zutelarik.
Igerilekuan txipli-txapla ibili dira, jolas desberdinetan parte hartu dute, antzerkiak izan dituzte, Santa Barbarako aterpetxearen inguruko naturaz gozatzeko aukera izan dute, eta batez era, saskibaloi asko eduki dute. Guztia 11 monitorek gidatuta (7 mutil eta 4 neska), uneoro irribarrea eta guztiek ondo pasatzeko momentuak bilatu nahian. Entrenamenduak aldiri kiroldegian egin dituzte eta bakarkako teknika, taldeko lana eta jolasak uztartu dira baloiaren eta taldekideen inguruan, gozatu eta asko ikasteko.
Hiru aste eder hauen arte izan zareten guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu eta jakin, datorren urtera begira, beso-zabalik hartuko zaituztegula.