Teknifikazio jardunaldi berri bat.

Teknifikazio jardunaldi berri bat.

Eskualdeko lehen torneoak izan duen harrera onaren ondoren, asteburu honetan, Gipuzkoa osoan zehar, beste teknifikazio jardunaldi bat izango dugu, aurrerago jokatuko den beste torneo bat ortzi-mugan. 

Urolako bailarakoek Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiak egingo dute euren lana, Debagoienetik hautatutakoek Arrasateko Iturripen, Goierrikoek Ordiziako Majorin eta Donostia, Oiarso eta Bidasoatik hautatuek hiriburuko Mons kiroldegian.

Horretaz gainera, mini mailako Gipuzkoako selekzioak, mutiletan zein nesketan, ere elkartuko dira asteburu honetan entrenamendu bat burutzeko. Igande arratsaldean izango da eta Donostiako Mons kiroldegian arituko dira guztiak.

Saskibaloi asko dugu asteburu honetan, nagusienetatik hasita txikienetaraino.

Goazen!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.