Sara eta Maria, bi gipuzkoar munduko zortzigarren postuan

Sara eta Maria, bi gipuzkoar munduko zortzigarren postuan

Udinetik bueltatu berri diren Maria Eraunzetamutil eta Sara Iparragire IDK-Gipuzkoako jokalariekin hitzegin dugu. Espainiako selekzioarekin U19 mundiala jokatu dute, bertan 8. postua eskuratuz.  

 Mundialean Mariak, 4,9 puntu et 2,7 errebote jaso ditu 14,7 minututan. Sarak aldiz, 5,9 puntu eta 2 errebote jaso ditu 13 minututan.

 Lehenik eta behin, Azken hilabetean izandako esperientziaren ze balorazio egiten duzue?

Sara | Munduko txapelketa bat jokatzeko aukera ez da egunero izaten, kontinente guztietako pertsonak, kulturak eta beren bereizgarritasunak ezagutzea oso interesgarria egin zait; adibide modura, japoniarrek kantxara sartzen edo bertatik irteten ziren bakoitzean agur moduko bat egiten zuten burua jaitsiz. Saskibaloi aldetik ere jokatzeko modu ezberdinak ikus zintezken, baita taldea animatzeko modu ezberdinak ere. Hortaz, esango nuke oso esperientzia aberasgarria iruditu zaidala, bai saskibaloi aldetik eta bai alde pertsonaletik ere.

Maria | Jugar un mundial es impresionante, juegas contra las mejores jugadoras de tu generación y compartes experiencias con chicas de otras culturas. Por otro lado, el octavo puesto no es el puesto que nos esperábamos, el partido de cuartos contra Japón no supimos competir contra un baloncesto muy diferente al europeo y en el corte del quinto al octavo puesto, después de perder contra Francia de dos, nos vinimos un poco abajo.

Lehen fasean, Puerto Rico eta Egiptoren aurka garaipena eskuratu zenuten eta amaieran txapeldun izan zen Errusiaren aurka galdu. Nola izan ziren partidu hauek?

S | Gogotsu hasi ginen, bagenekien Errusia izango zela aurkaririk gogorrena eta partida hori prestatzean zentratu ginen beste bi partidetan baino gehiago. Lehenengo bi zatiak beti egin zaizkigu gogorrak baina, dirudienez, aurkariek aldaketa gutxi egiten dituzte, beraz, gu freskoago iristen ginen eta atsedenaldiaren ondoren partidak irabazten jakin dugu. Errusiarren aurka ere lan polita egin genuelakoan nago amaierara arte burrukatuz nahiz eta hauek hobeagoak diren, munduko txapeldun geratu den taldea.

M | Contra Puerto Rico y Egipto a pesar de haber ganado no jugamos nuestro mejor baloncesto. Rusia, aunque les ganamos en semifinales del europeo, el equipo de este año era muy diferente con Vadeeva. Las rusas eran muy superiores aunque en algún momento del partido pudimos competir contra ellas.

Hurrengo fasean garaipen garrantzitsua Italiaren aurka final laurdenetan, ondoren hiru porrot jarraian Japon, Frantzia eta Txinaren aurka, azkenean zortzigarren postuan amaitzeko. Zer izan da azken asteetako hoberena Espainiako selekzioarekin?

S | Taldearen kohesioa izan da zalantzarik gabe aste hauetako gauzarik onena, beti da ohore bat munduko txapelketa bat jokatzea, baina gainera taldekideekiko harremana oso ona bada luxu bat da lehiaketa honetan parte hartzea.

M | Lo mejor es encontrarte otro año más con las compañeras de selección y todo lo que aprendes en los entrenamientos y partidos.

Jakitun gara, lan asko egin behar dela 12 hoberenen artean sartzeko. Nola izan da?

S | Egia esan gogorra egin zitzaidan, ondo ikusten nintzen entrenamenduetan baina Barakaldoko torneoa ez nuen batere ondo jolastu eta horrek beldur asko eman zidan ez sartzeko. Gerora ordea, pixkanaka berriz ere eroso aurkitzen joan nintzen eta entrenatzen genuen heinean disfrutatzen ere. Azkenean, 12 aukeratuen barruan, ezin gehiago eskatu.

M | Es un mes duro y más porque mis primeros entrenamientos y partidos amistosos después de la lesión fueron con la selección. Nunca sabes si vas a poder entrar entre las 12 entonces tienes que esforzarte y trabajar mucho.  

 Laster IDK-Gipuzkoarekin aurredenboraldia hasiko duzue. Ze helburu dituzue “Liga Femenina”ko denboraldi berriari begira?

S | Talde bezala, betikoa, ahalik eta hobekien egiten saiatzea eta ahalik eta postu hoberenean izatea. Indibidualki, pauso txikian ematen joatea, konfiantza irabaziz, minutuak lortuz eta ikasten jarraituz.

M | Va a ser mi cuarta temporada en liga femenina y mi objetivo personal es seguir aprendiendo y ser cada vez más útil para el equipo. A nivel de equipo el objetivo puede ser estar cerca del quinto puesto logrado el año pasado.

Azkenik, eskerrak ematea zuen harretagatik eta gurekin hitzegiteagatik. Saskibaloiaz gozatzen eta jokalari bezala hazten jarraitzea espero dugu.

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.