Sammic Hostelería ISBk Euskal Kopa eraman du

Sammic Hostelería ISBk Euskal Kopa eraman du

Pasa den asteburuan LEB kategoriako mutilen Euskal Kopa egin da Azpeitian. Iraurgi, Araberri eta  Baskonia ziren lehenengo denboraldiko titulua lortzeko jokatuko zuten hiru taldeak.

Ostiralean, Lolo Encinas eta Goar Txakartegiren mutilek Baskoniaren aurka jokatu zuten, gure Gipuzkoako Jon Txakartegi entrenatzaileareakin. Lehenengo zatian alabako taldeak Iraurgiren erritmoa eutsi zuten, baina bigarren zatian zehar Azpeitiarrek hiruko marratik eraginkorrak izan ziren eta partida irabazi zuten argi eta garbi (67-108).

Igandean Encinasen taldea Araberriren aurka jokatu zuen, LEB Oro denboraldian zehar lehiatuko diren taldea. Hasiera zakar baten ondoren, alabatarrak markadorean gainetik jarri ziren, Sammic Hostelería ISBko mutilak erreakzionatu zuten. Azkeneko hiru laurdenak irabazi zituzten, topaketa oso borobila bukatuz eta LEB Euskal Kopa berea eginez (76-62).

GSFtik  Iraurgi zoriondu nahi dugu lortu duen tituloarengatik, eta zorte ona opa nahi diegu datorren egunetan hasiko den denboraldi osorako.

IDK Gipuzkoa Araskiren aurka huts egin du

IDK Gipuzkoako neskek Euskal Kopa pasa den asteburuan ere jokatu zuten. Azu Muguruzaren neskek ez zuten haien bertsio hoberena erakutsi Araskiren aurka eta eliminatuak izan ziren (61-50).

Aste honetan Madrilen hasiko den denboraldirako gure neskentzako zorte handia opa nahi diegu.

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.