Jardunaldiko atarikoa.

Jardunaldiko atarikoa.

Aurreko astean apenas egon zen probintzi mailako lehiaketarik, baina gure karteldegia indartsu dator asteburu honetan, gure kantxak berriz ere bete egingo direlako jokatu beharreko partidez. Hauen artean hurrengoak nabarmenduko genituzke, besteak beste:

Emakumezkoen senior mailetan oraindik partidarik galdu ez duten taldeen arteko lehiak egongo dira: Gráficas Juaristi ZKE – Intxaurrondoko Inter lehen mailan eta Erroibide Urbycolan – Saski Goiena Hemen garbiketak bigarren mailan.

Maila bat beherago, errendimenduzko junior nesketan sailkapeneko behe parteko partida bati jarriko diogu arreta. Mondragon Unibertsitateak eta Hondarribia Ikasbasketek lehen garaipena bilatuko dute elkarren arteko deman.

Asteburuan izango diren partiden artean ikusgarrienak, printzipioz, errendimenduzko kadete mutiletan aurkituko ditugu, arerio zuzenek elkarren aurka jokatuko dutelako, bai sailkapeneko lehen postuetan jarraitzeko eta baita putzutik irteteko ere. Lehen lau sailkatuek elkarren kontra jokatuko dute eta baita azken bi sailkatuek ere. Baina jardunaldiko partida errendimenduko infantil nesketan aurkituko dugu; izan ere, Ordiziak eta Marmoles Aztiria ISB-k, biek 4 eta 0ko balantzea dutela, sailkapenean zeinek aurre hartu izango dute jokoan.

Zirraraz beteriko jardunaldia. Disfruta dezagun!

 

JARDUNALDIKO PARTIDA                           

  • Ordizia KE – Mármoles Aztiria ISB
  • Errendimenduzko Infantil Neskak
  • 2021/11/06
  • 10:45tan
  • Majori kiroldegia

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.