Partidu aurretikoak, 7.astea: neurketa bikaina gizonezkoen juniorren sailkapenaren goikaldean

Partidu aurretikoak, 7.astea: neurketa bikaina gizonezkoen juniorren sailkapenaren goikaldean

Astebukaera neurketa interesgarriz beteta datorkigu kategoria guztietan. Haien artean gizonezkoen juniorretan jokatuko dena goraipatu nahi dugu. Denboraldiko garaitu gabeko bi taldek, Mondragon Unibertsitateak eta Easo Adarrak, beren indarrak neurtuko dituzte igandean 12.00 etan Arrasaten, lidertza jokoan egongo delarik. Etxekoek beren norgehiagokak batazbestez 34 puntuko diferentziarekin irabazi dituzte, Easok bestetik, 20 puntu aldeko diferentziaz irabazten du jokatzen duen neurketa bakoitza. Ondorioz, neurketa bikaina. 

Emakumezkoen juniorretan, Bera Bera (5-0) tinko mantentzen saiatuko da lidergoan Inar Optika ISB (3-2) etxean jasota. Bitartean sailkapenaren beheko aldean, TAKE Redline Mekanika (0-5), bere lehen garaipena lortzen saiatuko da Erroibide Optika Irun (1-4) bixitatuz. Emakumezkoen kadeteetan, Cafes Aitona Askatuak taldeak (5-1),  Zast Zarautz (6-0) bixitatuko du,jardunaldiko neurketa erakargarrienetako batean. Biak saiatuko dira liderra den Ordizia (6-0) taldearen erritmoa jarraitzen, azken honek, Grupo EME Oiarso (2-4) jasoko duelarik. Bestetik gizonezkoen kadeteetan, Erroibide Irunek (3-0) Ordizia (2-1) bixitatuko du porrotik jaso gabe jarraitzeko asmotan. Iragaz (1-2) taldeak, liderra den Redline Mekanika TAKE (3-0), ustekabean hartzen saiatuko da.   

Seniorren kategoriei dagokienean, gizonezkoen lehen mailan, Bosteko Iraulik (4-1), Mekalki Aloña Mendiren (5-0) lidergoa jokoan jarriko du (larunbata, 18.00, Paco Yoldin), eta Donosti Dolphins (4-1) atzetik jarraika dagoelarik gainera! Donostiarrek Oiartzungo Saskilagunak taldea jasoko dute, azken bi neurketak irabazi dituena (2-3). Emakumezkoen lehen mailan, Ostadar (3-0) eta Grupo EME Oiarso (3-0) lidergoan mantentzen saiatuko dira Añorga Saskibaloia (0-2) eta Eskoriatza KE (1-1) jasota hurrenez hurren. Kolidertzan den hirugarren taldea, Txintxu Gozotegiak, Bera Bera Gros (0-2) bixitatuko du.

Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegiak  kategoria bakoitzean: 
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak 
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.