Partidu aurretikoak, 12. astea: lidergoa jokoan emakumezkoen lehen mailan eta gizonezkoen kadeteetan

Partidu aurretikoak, 12. astea: lidergoa jokoan emakumezkoen lehen mailan eta gizonezkoen kadeteetan

Astebukaerak bi leia dakarzkigu sailkapenen goikaldean gipuzkoako ligetan. Emakumezkoen lehen mailan, liderra den Txintxu Gozotegia ISB taldeak bere jarraitzaile leiakorrenetakoa jasoko du Azpeitian, Cafes Aitona Askatuak taldea (Azkoitia, larunbata 18.00). Ostadar taldeak, Bera Bera taldea bixitatuko duenak, eta Grupo EME Oiarsok, Antigua Luberri jasoko duenak, leia hori aprobetxatzen saiatuko dira sailkapenaren goikaldean egonkortzeko. (Argazkia: Ostadar Saskibaloia)

Lidergoa leian egongo den beste neurketa gizonezkoen kadeteetan emango da. Easo 04 Mendaur taldeak, Redline Mekanika TAKE jasoko du (larunbata, 20.00 Paco Yoldin), donostiarrak tolosarrak harrapatzen saiatuko dira sailkapenean, eta bigarrengo hauek, abantaila handiagotzen saiatuko dira. Erroibide Irun taldeak, lidergotik garaipen batera dagoenak, eta BKL Murumendi aurkari izango duenak, adi jarraituko du leia. 

Gainontzeko kategoriatan, gizonezkoen lehen mailan emango den neurketa deigarria suertatzen da. Goikaldean dabiltzan bi taldeen arteko leia, Donosti Dolphins (7-2) eta Astigarragako Mundarro (5-4). Emakumezkoen Juniorretan, liderrak, Urbycolan Hondarribia (8-1), beti zaila izaten den Inar Optika ISB (6-3) taldearen kantxan arituko da. Zast Zarautz (6-4) taldea sailkapenean salto bat ematen saiatuko da laugarren sailkatua gaindituz, Goierri Gaestopas (8-2), koliderrak begibistaz jota dituenak. Bitartean, emakumezkoen kadeteetan, Ordiziak 12. garaipena bilatuko du 12. neurketa honetan, Alkideba Ointxe (7-4) taldearen aurka neurtuz. Jardunaldi hontan Goierri Oxycor (8-3) eta Easo AECC (9-2) neurtuko dira leia interesgarri batean. 

Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegi guztiak: 
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.