Aurretikoa, 4. astea: liga autonomikoen hasiera

Aurretikoa, 4. astea: liga autonomikoen hasiera

Senior mailako liga autonomikoak astebukaera hontan jarriko dira martxan gipuzkoarren arteko bi derbirekin gizonezkoen lehen mailan. Orain arteko txapeldunak, Hernani Tecnumek larunbatean Disdira Bitxitegia ISB jasoko du 19.00etan. Bestetik Arri BKL eta Ulacia Grapo ZKE ordu bat lehenago arituko dira Beasainen. 18.00etan ere, lehengo urteko lauko finalera iritsi zen  Atletico San Sebastian, Rodamientos Arizti gasteiztarraren aurka estreinatuko da. Emakumezkoen lehen mailan, Bera Bera Bultz da gure ordezkari bakarra, eta etxean estreinatuko da; larunbatean 18.00 etan Manteon Tabirako Baqueren aurka. Easo San Martin Merkatua eta Express Hondarribia ikasbasketek Araski eta La Salle bixitatuko dituzte hurrenez hurren. Kontsultatu hemen lehen jardunaldiko ordutegiak.

Liga autonomikoetan jarraituz, Euskal ligen hirugarren jardunaldia jokatuko da astebukaera hontan. Gipuzkoarren arteko leia batzuk daudelarik. Emakumezkoen juniorretan,  Typo 90 Askatuak Fundibide ISB bixitatuko du. Azpeitian ere bai, baino gizonezkoen kadeteetan, Grupo Zaher ISB-k kolidertzan den Easo Urdaburu jasoko du, eta emakumezkoen kadeteetan, Movilteck ISB eta Easo Menditxuk porrotik jaso gabe jarraitzeko borrokatuko dute. Kontsultatu hemen hirugarren jardunaldiko ordutegiak.

Liga gipuzkoarrei dagokienez, Aloña Mendi (3-0) eta Atletico San Sebastian (2-1) taldeek gaur arratsaldean Oñatin jokatuko duten norgehiagoka da erakargarrienetakoa jardunaldi hontan gizonezkoen lehen mailan, gainera Astigarragako Mundarrok (3-0) eta Donosti Dolphinsek (3-0) lidergoaren atzetik jarraitzen dute. Emakumezkoen juniorretan, partidurik galdu gabe geratzen diren bi taldeek, Bera Bera (3-0) eta Urbycolan Hondarribiak (3-0), Grupo EME Oiarso eta Erroibide Irun Bixitatuko dituzte hurrenez hurren. BKL Usurbe (2-1) eta Goierri Gaestopas (2-1) Beasainen arituko dira nor baino nor, sailkapenaren goiko taldean sartzeko asmotan gizonezkoen juniorretan. Easo AECC (2-1) kolidertzan den Zast Zarautzen aurka arituko da emakumezkoen kadeteetan, bitartean gizonezkoen kadeteetan Redline Mekanika TAKE (0-1) Zast Zarautzen aurka arituko da.

Kontsultatu kategoria guztietako ordutegiak. 
Gizonezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.