Paper ona Ordiziako neskentzat Galizian

Paper ona Ordiziako neskentzat Galizian

Atzo bukatu zen abentura Ordiziako nesken talde infantilarentzat Galiziako lurretan. Gure neskak kanpoan geratu ziren final zortziretan Espainiako Txapelketan Kataluniaren aurka, Bartzelonan.

Jon Mendiluzeren neskek txapelketa ona egin dute. Talde fasean garaipen garrantzitsu batekin hasi ziren Celtaren aurka. Garaipen horrekin Ordiziak jada oin bat zeukan hurrengo fasean beste emaitzen zai.

Bigarren jardunaldian, nahiz eta ondo lehiatu, Unicajaren aurka argi erori ziren 39-65, Andaluziako txapeldunak. Talde fasearen hirugarren partidan Mendiluzeren neskak Sant Adriàrekin lehiatu ziren. Atsedenera arte iraun zuten (25-22), baina indarrak bukatu ziren bigarren zatian eta argi erori ziren 61-34.

Atzo arratsaldean, aurkari Barça CBS zuten final zortzirenetan. Maila maximoko aurkari bat, aukerarik eman ez zuena (69-49) gipuzkoarrak txapelketatik kanpo utziz.

Denboraldi ona Ordiziarena, Gipuzkoako txapeldun, Euskadiko txapeldun eta Txapelketako 16 talde hoberen artean. ZORIONAK!

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.